Hezkuntza
Wikipedia(e)tik
Afganistango eskola batHezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.
Hezkuntza binkulazio, kontzentizazio kultural, moral eta konduktualaren prozesu bezala ere uler daiteke. Horrela hezkuntzaren bidez belaunaldi berrikoek, ezagutzak, jokatzeko arauak, izateko erak eta aurreko belaunaldikoen mundua ikusteko modua asimilatu eta ikasten dute, beste berri batzuk sortuaz. Gizarte bateko gizabanakoen sozializazio prozesu formala.
Baita ere hezkuntza esaten zaio prozesu honen emaitzari, non oinarritzen den gaitasunetan, ezagutzetan, jarreretan eta lortutako baloreetan. Honek pertsonen izaera sozialetan, intelektualetan, emozionaletan... aldaketak sortu ditzake eta bere bizitza osorako edo bizitzako aldi jakin baterako izan daiteke.
Eduki-taula [ezkutatu]
1 Helburuak
2 Hezkuntza eta instrukzioa
3 Ebaluazioaren definizio altenatiboa
4 Ikus, gainera
5 Kanpo loturak
[aldatu] Helburuak
Hasierako hezkuntzaren helburua honakoak dira:
Pentsamenduaren estrukturazioaren, sortzeko gaitasunaren, espresio pertsonalaren formen eta ahozko komunikazio eta komunikazio grafikoaren prozesua sustatzea.
Sentso-motorran, aldarrikapen ludiko eta estetikoan, kiroletan eta artean, hazkunde sozio-afektiboan eta balore etikoetan haurren hazkunde prozesua hobetzea.
Integrazio sozialean, taldeko elkarbizitzan, solidaritatean eta kooperazioan, eta ingurumenaren kontserbazioan ohiturak estimulatu.
Hezkuntza instituzio eta familiaren arteko lotura indartu.
Desberdintasun fisiko, psikiko eta sozialak aurreikusi eta hauetaz arduratu. Hauek orden biologiko, nutrizional, familiar eta ingurumenean oinarrituak egoten dira.
[aldatu] Hezkuntza eta instrukzioa
Nahitaezko Hezkuntza urteen mapa munduan. Kolore ilunek urte gehiago irudikatzen dute eta argiek, urte gutxiago.Instrukzioak edozein ezagutzari egiten dio erreferentzia. Pertsona batek edozein hezitzailerik gabe ikas dezake. Beste alde batetik, hezkuntzak balio du pretzeptuak, ariketak eta pertsonen gaitasun intelektualen, kulturalen, fisikoen eta moralen adibideak garatzeko.
Behin kontzeptuak konkretatuta, desberdintasunak agerikoak dira. Hezkuntzak,gizabanakoaren pertsonalitate guztia barne hartzen du.
Esfortzua, ohitura eta metodoa izan dira mendeetan zehar norbait izatera iristeko bete beharreko zereginak (Montesquieu). Premisa hauetatik abiatuz, Locke bezalako pentsalari handiek argi zuten hezteko, ez dela irakurketan eta diktaketetan bakarrik oinarritu behar, baizik eta, behaketan eta errespetuan.
Heztea askatasunerako bidea bada, instrukzioa funtzio sozial bat betetzeko behar dugun irakaskuntzaren ezagutzan bihurtzen da.
Badirudi hezkuntza gaur egun, ikasleak ikasi behar duen edukietan oinarritzen dela, gerora begira demostratu ahal izateko, azterketa baten bidez dakiena nahiz eta memoriaz izan.
Hezkuntza prozesu ebolutibo eta konstantea da, non gizakiaren jokaera moldatzen du ezagutza eta esperientzien bidez. Honakoa, formal edo informala eta kontzientea edo inkontzientea izan daiteke.
[aldatu] Ebaluazioaren definizio altenatiboa
Ebaluazioa prozesu jarrai baten moduan sortzen da, non informazioaren bilketan datza erabakiak zehaztu ahal izateko. Honen ikuspuntutik, ebaluazioa ez da inoiz amaitzen, egiten den ekintza bakoitza ebaluatu behar baita.
Era berean esan daiteke,ebaluazioa, ikaskuntza esanguratsuan aldez aurretik helburu batzuen esposizioa ikertzera bultzatzen duen prozesua dela.
Ebaluazioari aplika diezaizkiokegun hainbat sailkapen mota existitzen dira, baina aurkezten diren momentu ezberdinetaz arduratuz, hauek aipa ditzakegu:
Hasierako ebaluazioa: ikasle batek duen oinarrizko informazio mailatik goragoko batera pasatzeaz arduratzen da.
Ebaluazio hezitzailea: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua egiaztatzea du helburu, beti ere ebaluazio gehigarria aurkeztu baino lehen.
Ebaluazio gehigarria: unitate tematiko bat amaitzean edo denbora jakin batean aplikatzen da. Neurgarria izatearen ezaugarria du, ebaluazio mota honetan izena ematen duen ikasle bakoitzari zenbaki bat ematen zaio eskala jakin batean. Zenbaki hau, subjektiboa izan daiteke.
jueves, 16 de octubre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario